Iruñea bisitatzeko modu hoberena!
Bisita gidatu honek Iruñean barrena hainbat ibilaldi egin eta hiriaren leku adierazgarrienak ezagutzeko aukera emango dizu. Gida honek audio-gidaren funtzioa betetzen du eta mapa zehatzak ditu. Bisitarientzako argibideak eta bisita aldez aurretik planifikatzeko atal bat ere badu.
Iruñearen profila eta izaera zehaztu dituzten gertaera historikoak ezagutarazten dira gida honetan. Kontakizunak ez dio ordena kronologikoari eutsi, izan ere, alde zaharrean zeharreko ibilaldiari egokitu zaizkio garai ezberdinetako gertaerak, bisitatutako agertokien arabera.
Gidak hiru ibilbide proposatu ditu, hiriaren barrena eta argibide zabalak izango dituzu eskuragarri: testuak, argazkiak, ilustrazioak eta audiok.
Interneteko konexiorik gabe erabili daiteke eta 4 hizkuntzetan dago erabilgarri.